78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herri-lurren desafektazioa, "El Oliado" haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko

Sesmako Udalak, 2024ko apirilaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea MTorres Desarrollos Energéticos SLk eskatutako herri-lurren desafektazioa, "El Oliado" haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Sesman, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2405882