78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, kirol jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2024. urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 753371.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/753371).

San Adriango Udalak, osoko bilkuran, deialdi baten oinarriak onetsi ditu. Deialdiaren xedea da dirulaguntza ematea, kirol jarduerak antola daitezen bizilagunen onerako, baldin lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal eskumeneko jarduerekiko. Hori dena, arlo honetan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat.

San Adrianen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2405653