78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, merkataritzako eta ostalaritzako jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2024. urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 753350.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/753350).

Arlo honetan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Udalak, osoko bilkuran, deialdiaren oinarriak onetsi ditu dirulaguntzak emateko, merkataritzako eta turismoko jarduerak antola daitezen, merkataritza eta ostalaritzako elkarteek herrian merkataritza eta turismoa bultzatze aldera antolatzen dituzten ekitaldiak diruz laguntzeko, baldin eta jarduerok lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal eskumeneko jarduerekiko.

San Adrianen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2405650