78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

96/2024 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Lesakako "Tantirumairu Ikastola 2 urte" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena.

Aztertu da "Tantirumairu Kultur Elkartea" erakundearen ekimenez irekitako espedientea, baimena eskatu baitu Lesakako "Tantirumairu Ikastola 2 urte" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko.

Bat etorrita martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan xedatutakoarekin (haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen baita, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak ezartzen baitira) eta ekainaren 1eko 61/2022 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (haren bidez ezartzen baita Haur Hezkuntzako etaparen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean).

Aintzat hartuta irakaskuntza horiek emateko eskatzen diren baldintzak betetzeari buruzko aldeko txostenak egin dituztela, bai Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bai Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik.

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea, 2024-2025eko ikasturtearen hasieratik, Lesakako "Tantirumairu Ikastola 2 urte" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko. Haren helbidea Lesakako Arretxea kalea 9 da, eta "Tantirumairu Kultur Elkartea" erakundea da titularra.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

–Ikastetxearen kodea: 31015141.

–Titularra: "Tantirumairu Kultur Elkartea".

–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: "Tantirumairu Ikastola 2 urte".

–Helbidea: Arretxea kalea 9.

–Herria: Lesaka.

–Udalerria: Lesaka.

–Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, Haur Hezkuntzako etapako curriculuma ezartzen duen ekainaren 1eko 61/2022 Foru Dekretuan Nafarroarako ezarritako hezkuntza edukien arabera. 2 urtetik 3 urtera arteko adin tarterako eskainiko du ikastetxeak.

–Baimendutako gehieneko osaera: 2 urtetik 3 urtera arteko haurrentzako unitate bat, gehienez 16 ikaspostukoa.

3. Ikastetxearen titularrari gogoraraztea baimena eskatu beharko diola departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Adieraztea ikastetxearen baimena iraungiko dela aipatu 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan zehazten diren kasuetan, eta hartan ezarritako prozedurari jarraikiz.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpena ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Hura igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Haur Eskolen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2405050