78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Magdalena ARS-1 banaketa-eremuko S-1 unitatea urbanizatzeko proiektua eguneratzea. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-FEB-24 (14/UV).

«Ikusi da Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiaren abenduaren 26ko 166/2023 Epaia, eta ikusi da Magdalena ARS-1 banaketa-eremuko S-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eguneraketa. Proiektua Benito Sadak aurkeztu zuen, izapidetzeko, 2019ko abenduaren 4an, CIMA INGENIEROS SLU eta Sergio Murillo ordezkatuz. Horiek horrela, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Hirigintza Kudeaketako zuzendariaren eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2024ko otsailaren 9ko txostenekin,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea Magdalenako ARS-1 banaketa-eremuko S-1 unitatea urbanizatzeko proiektua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

3. Ebazpen hau jakinaraztea BUILDINGCENTER SAUri».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2405601