78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko likidazio-kontua, Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engracia sektoreko PA eta PB unitateei dagokienez. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-MAR-24 (5/UV).

Aztertu da Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engracia sektoreko PA eta PB unitateen behin betiko likidazio-kontuaren dokumentua (2024ko martxoaren 15ekoa), Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek egina. Hori horrela, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako Zerbitzu Juridikoaren zuzendariaren txostenarekin (hori ere 2024ko martxoaren 15ekoa),

ERABAKI DA:

1. Hasierako onespena ematea Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engracia sektoreko PA eta PB unitateen behin betiko likidazio-kontuari. Kontua 60.454.451,35 eurokoa da PA unitatean, eta 7.687.353,84 eurokoa PB unitatean.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabakia ukitu guztiei jakinaraztea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Jarduneko alkatea, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2405343