78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, Iruñeko Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietako irisgarritasuna hobetzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-MAR-24 (4/UV).

«Ikusi dira, batetik, 2024ko martxoaren 7an, María Teresa Monente Mozaz andreak, Agur Maria zeharkaleko 4. zenbakiko jabekideak ordezkatuz (lehengo Salbatzailearen kaleko 1. fasearen 4. zenbakiko jabekideak), onesteko aurkeztutako dokumentua, eta, bestetik, espedientean jasotako dokumentazioa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Plangintza Zerbitzuaren 2024ko martxoaren 14ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2024ko martxoaren 15eko txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietako irisgarritasuna hobetzeko plan berezia. Iruñeko Agur Maria zeharkaleko 4. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatu zuen (lehengo Salbatzailearenkaleko 1. faseko 4. zenbakiko jabekideak).

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari.

4. Erabaki hau María Teresa Monente Mozaz andreari jakinaraztea, Agur Maria zeharkaleko 4. zenbakiko jabekideen ordezkaria baita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405189