78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Olexoako Udalak, 2023ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Olexoako udal mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, https://www.olejua.es/ helbidean, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olexoan, 2024ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2405137