78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Udal frontoiaren estalkia lagatzeko hitzarmena. Hasierako onespena

2024ko martxoaren 27an egindako bilkuran, hitzarmen baten hasierako onespena erabaki zen, udal frontoiaren estalkia lagatzeko Obanos Bizi Elkartea izeneko energia komunitateari.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan epe horretan.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://obanos.sedelectronica.es.

Obanosen, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2405603