78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2024-2025 aldirako. Jendaurrean jartzea

Milagroko Udalak, 2024ko apirilaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Milagroko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa 2024-2025 aldirako.

Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Milagroko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://milagro.sedelectronica.es/transparency/e9a2802d-7276-4dc1-8d72-a221456576ca/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.

Milagron, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2405595