78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa Udal Planeko Eraikingintza Ordenantzan, S1 sektorearen eremuan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2024ko martxoaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lakuntzako Udal Planeko Eraikingintza Ordenantza, S1 sektorearen eremuan.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2405755