78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalekuko 8. poligonoko 84. lurzatian (Elizondoa). Hasierako onespena

2024ko apirilaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Juan Erviti Aldareguiak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalekuko (Imotz) 8. poligonoko 84. lurzatian (Elizondoa).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Imotzen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2405638