78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, Idotzingo 12. poligonoko (U4 unitatea) 154. lurzatian. Hasierako onespena

Idotzingo Udalak, 2024ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Idotzingo (Ibargoiti) 12. poligonoko (U4 unitatea) 154. lurzatiaren xehetasun-azterketa, María Iribarren Compainsek sustatua eta Joaquín Archanco Senosiainek idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betiko bihurtuko da automatikoki.

Idotzinen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2405722