78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Paternaingo 5. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Apirilaren 8ko 116/24 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Paternaingo 5. poligonoko 14. katastro-lurzatiaren gaineko hiri-jarduketako plan berezia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2405649