2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Iberoko 5. exekuzio-unitatean. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Iberoko 5. exekuzio-unitatearen hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren sustatzaileak hauek dira: Diana Arboniés Porres, Maite Arboniés Porres, Fernando Arboniés Porres, Auria Marta Hernando Higueras eta Jesús Antonio Legarra Sánchez.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza zendean, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2405641