78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ororbiako 3. poligonoko 632., 633., 634., 635., 636., 637. eta 638. lurzatietan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Ororbiako 3. poligonoko 632., 633., 634., 635., 636., 637. eta 638. lurzatietako itxiturak aldatzeko. Planaren sustatzaileak hauek dira: Lorena Gutiérrez Valiño, José Manuel Moreno Tobaruela, Mario Pardiño Pérez, Nuria Hernández Bruguera, Cristina Pérez de Urabain, Mertxe Arteaga Ros eta Reyes González Martín.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2405640