78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2024-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, Oltza Zendeako Udalaren 2024-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu zuen.

Plan estrategikoa osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/886656fc-2547-41bf-9176-45cf8d02cb55/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Oltza Zendean, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2405551