78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Desafektazioa, Talladurako 7. poligonoko 325. eta 327. lurzatien artean dagoen udal-bidean. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2024ko apirilaren 2ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektazioa egitea Talladurako udal-mugarteko 7. poligonoko 325. eta 327. lurzatien artean dagoen udal-bidean (760 metro karratu).

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. Artikulua (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen foru dekretua).

Cascanten, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2405719