78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jardueretarako (guraso elkarteak, ikastetxeak eta kultur elkarteak) dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileak. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2024ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du Burlatan euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jardueretarako guraso (elkarteak, ikastetxeak eta kultur elkarteak) dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileak indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, indargabetze hori jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, indargabetze hori behin betiko onartuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2405648