78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, elkarteei dirulaguntzak emateko, 2024an jarduerak egin daitezen kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jai arloetan. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 753567.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/753567).

1.–Deialdiaren xedea.

Berriozarko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak arautzea, udalerriaren lurralde-eremuan 2024an jarduerak eta proiektuak egin daitezen kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jai arloetan.

2.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskaerak Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez egin behar dira. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago: https://sedeelectronica.berriozar.es/.

3.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

4.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen.

Aurrekoa gorabehera, aurretik ordaintzeko aukera ematen da, betiere erakunde onuradunak aldez aurretik eskatzen badu eta gehienez ere hasieran emandako dirulaguntzaren %90era arte.

5.–Justifikazioa aurkezteko epea.

Justifikazio-agiriak erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen.

Berriozarren, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2405708