78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Lurzoru urbanizaezineko lizentziak etetea

Beraskoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki du lizentziak etetea Beraskoaingo udal-mugartearen lurzoru urbaezinean oin berriko eraikuntzak egiteko edo azpiegitura eta instalazio berriak gauzatzeko. Eteteak iraunen du planeamenduan dagokion aldaketa egin arte, lurzoru urbanizaezineko erabilera baimendu, baimengarri eta debekatuak eguneratu eta arautze aldera.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du Hirigintzako Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina modu egokian arautzea.

Beraskoainen, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2405454