78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproba bidez izangai zerrenda bat osatzeko, gizarte-hezitzailearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioarekin

Mankomunitateko buruak, 2024ko aìrilaren 8ko 49/24 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaproba bidez izangai zerrenda bat osatzeko, gizarte-hezitzailearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioarekin, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, eta prozesua hastea.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude webgunean: www.manserso.org/empleo-publico.

Berriozarren, 2024ko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2405694