78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko

Eguesibarko Udaleko Alkatetzaren 1070. Ebazpenaren bidez (2024ko martxoaren 14koa), onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak. Deialdiaren xedea da administrari laguntzailearen lanpostu huts bat (D maila) betetzea lekualdatze-lehiaketaren bidez. Lanpostua Eguesibarko Udalaren zerbitzura jarduteko da, zerbitzu orokorretako alorrari atxikia dago eta plantilla organikoan duen zenbakia 2.7 da.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdia iragartzen da, Eguesibarko Udaleko administrari laguntzailearen lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Plantilla organikoan 2.7 zenbakia duen lanpostua da, eta zerbitzu orokorretako alorrari atxikia dago.

2.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua ondoren handitzen ahalko da; hain zuzen ere, gehitzen ahal diren lanpostuak dira hutsik daudenak, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda –lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean.

2.2. Hauek izanen dira lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko paragrafoak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Aplikatzekoa den araudia.

Lekualdatze lehiaketa hau honako arau hauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta deialdiaren oinarriak.

4.–Baldintzak.

4.1. Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Eguesibarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) D mailan edo taldean sartuta egotea, administrari laguntzailearen lanpostuan.

4.2. Nahitaezko eszedentzian edo lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute, halaber, lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

4.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Ordainsariak.

Lekualdatze lehiaketa honen bidez lanpostua betetzen duenak indarrean dauden xedapenek eta plantilla organikoak esleitzen dizkioten lansariak jasoko ditu.

6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Eguesibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, telematikoki eta 15 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako.

6.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

6.4. Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala kautoturik.

7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

7.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, Eguesibarko Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartarazten da hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

7.2. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

7.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

7.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

8.–Epaimahaiko kideak.

8.1. Hauek izanen dira lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian:

Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko lehen alkateordea.

Idazkaria: Jesús Miguel Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa / kudeatzailea.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.

8.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

8.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

8.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu lehiaketako atal guztietan edo batzuetan lagundu dezaten. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.

8.6. Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.

9.–Lekualdatze lehiaketa nola eginen den.

Lekualdatze lehiaketan honako hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (10 puntu gehienez).

Epaimahaiak baloratuko ditu oinarri honetako a) eta b) apartatuetan adierazitako elementuak, II. eranskineko irizpideen arabera. Apartatu horien puntuazioa ez da kanporatzailea izanen. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu haiei buruzko azalpenak eta datu osagarriak.

Epaimahaiak dagokien kalifikazioa eta puntuazioa emanen die –eransten den baremoaren araberakoa, alegia– oinarri honetako a) eta b) apartatuetan aipatzen diren merezimenduei. Izangaiek behar bezala alegatu eta justifikatu beharko dituzte.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Oinarri honetako a) eta b) apartatuetan aipatzen direnen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu lortutako puntuazioak Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun naturaleko epea ezarriko du interesdunek haien balorazioaren gainean zuzenbidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta subsidiarioki lehiatzaile zaharrenaren alde.

10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak Eguesibarko Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian. Halaber, alkateari igorriko dio izangaien zerrenda, espediente osoarekin batera, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateak behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.–Plaza hutsak hautatzea.

Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.

Behar bezala arrazoituriko ezinbestekoetan salbu, lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko.

12.–Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, deialdia egin duen organoak ez badu bertan jabetzeko data finko bat ezartzen.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Eguesibarko Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA

IZEN-DEITURAK

NANa

HELBIDE ELEKTRONIKOA

TELEFONOA

ADMINISTRAZIO DATUAK

a) Oraingo lanpostua:

b) Egoera administratiboa (X batez adierazi behar dena).

Jardunean.

Zerbitzu berezietan.

Eszedentzia berezian.

Borondatezko eszedentzian.

Nahitaezko eszedentzian.

ADIERAZTEN DUT eskabideak aurkezteko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, horretarako epea bukatzen den egunean.

Eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, ………………...(e)tik ………………...(e)ra zenbakituta, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

ESKATZEN DUT onar nazatela parte hartzeko Eguesibarko Udaleko administrari laguntzailearen lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (deialdia argitaratu zen 2024ko .……..……... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, .……..……...……..……...……..……...…..……...(e)koan).

(Sinadura)

Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Erregistro Orokorrari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu.

II. ERANSKINA.–Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (30 puntu gehienez).

1.–Edozein administrazio publikotan, deialdian eskaintzen den lanpostu berdinean (administrari laguntzailea) edo gisako batean egindako zerbitzuak: 2 puntu urteko (20 puntu gehienez).

2.–Edozein administrazio publikotan, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: puntu 1 urteko (gehienez 10 puntu).

Oharrak:

a.2.1) Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa. Era berean, lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokion puska kenduko da puntuazioan.

a.2.2) Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

A.2.3) Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

a.2.4) Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

b) Prestakuntza (gehienez 10 puntu).

b.1) Jarraian ageri den baremoaren arabera baloratuko dira lanpostuko eginkizunekin lotutako prestakuntza ekintzak, eman edo finantzatu dituztenean erakunde edo zentro pribatuek edo antolatu dituztenean unibertsitateek: Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,10 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko (gehienez 4 puntu).

Parte hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, erakunde antolatzaileak emana. Baloratu ahal izateko, prestakuntza ekintzaren gaia eta ordu kopurua agertu beharko dira.

b.2) Erdi-mailako eta goi-mailako titulu ofizialak, unibertsitate-tituluak eta master-tituluak edukitzeagatik, puntu 1 titulazio bakoitzeko, (gehienez 2 puntu).

b.3) Euskara, ingelesa, alemana edo frantsesa jakiteagatik (gehienez 4 puntu).

Hizkuntza horietarako, ikastetxe ofizialetako titulazioak baloratuko dira, baremo honen arabera:

A1: 0,48 puntu. A2: 0,96 puntu. B1: 1,44 puntu. B2: 1,92 puntu. C1: 2,40 puntu.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2405196