78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

24-00280 gora jotzeko errekurtsoa, hezkuntzako teknikari lanpostu baten (B maila) lekualdatze-lehiaketa bereziari buruzkoa

Interesdunak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen 24-00280 gora jotzeko errekurtsoan. Aurora Miranda Latorrek eta Mikel Ziordia Ostak –ELA sindikatuko langileen ordezkari gisa eta Langileen Batzordeko kide gisa– jarri zuten errekurtso hori, Tuterako Udaleko Alkatetzaren 2023ko abenduaren 29ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori, hain zuzen ere, hezkuntzako teknikari lanpostu bat (B maila) lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa zen (2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 2koa).

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Giza Baliabideen Departamentuan (Tuterako Udaletxearen beheko solairuan).

Tuteran, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2405340