78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa, ofizial administrarien 14 lanpostu sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka. Epatzea

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan onetsi eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratutako Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ofizial administrarien 14 lanpostu, gehienez ere, sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, Gema Uriarte Eslavak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2024ko otsailaren 16an Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118 eta 45. artikuluekin bat, interesdunei komunikatzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bidetatik.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek convocatoriaspersonal@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eskatu ahal izanen dute, eta, izen-abizenak eta posta elektronikoko helbide bat emanda.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.

Iragarkiaren kodea: L2405610