78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 12ko 89. Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzeko, bat etorriz xedatuarekin Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 12/2021 Legean. Aipatu ebazpena 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19koan.

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 25eko 177. Ebazpenaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an) deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak bete zitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, bat etorriz xedatuarekin Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean. Lanpostu horiei dagokionez, garbitzailearen bi lanpostu dira, eta I. eranskinean azaltzen dira.

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 25eko 177. Ebazpenaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an) deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, bat etorriz xedatuarekin Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean. Deialdi horretako lanpostuak honako hauek ziren: perkusio (bateria) irakaslearen lanpostu bat, txistu irakaslearen lanpostu bat, gitarra irakaslearen lanpostu bat, piano irakaslearen lanpostu bat eta akordeoi/trikitixa irakaslearen lanpostu bat. Guztiak azaltzen ziren I. eranskinean.

Iragarki hartan akats bat dagoela oharturik, zuzendu egin behar da, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatuari. Beraz:

Honela dioen tokian:

"Lan-kontratudun finkoa", honako hau behar du: "Aldizkako lan-kontratudun finkoa".

Honela dioen tokian:

"Lan-kontratudun finkoa", honako hau behar du: "Aldizkako lan-kontratudun finkoa".

Zuzenketa jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratzen denetik, interesdunek nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2405558