78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO
–SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA–

Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2024ko apirilaren 5ean, Oscar Bea Trincadok, San Francisco de Asís Udal Patronatuko buruak, honako ebazpen hau eman zuen:

Burutzaren Ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2022ko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2023ko azaroaren 23an hartutako erabaki baten bidez, aldaketa bat onetsi zen deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

Legegintzaldia aldatu denez, eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarraren ordezkariak berriro izendatu direnez, kalifikazio-epaimahaiaren kideak aldatu dira, eta deialdiaren oinarrien 5.1 artikulua aldatu da.

Deialdiaren aldaketa 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, argitaratu zen, eta han jaso zen kalifikazio-epaimahaia aldatu zela.

Aurkeztutako eskabideak eta agiriak ikusita, eta eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan. Hori dena, deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduran, goiburuan adierazitako horretan, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Onartuak:

CÓRDOVA APOLO, SANDRA NOEMÍ

ROMERO MARÍN, BEATRIZ

HERRERA PRETEL, ALEXANDRA

EL OMARI ZINE EDDINE, KHADIJA

GONZÁLEZ CAMARERO, TANIA

CORTES GUALLAR, MARÍA JOSEFA

ORTIZ SÁNCHEZ, LUCELLY

BARTOSIAK ROSALES, RENATA NICOL

LATORRE CALVO, GUILLERMO

MOREL LARRAÑAGA, IVÁN

ECHEVERRIA ARISTEGUIETA, MARÍA CRISTINA

TIRAPLEGUI CHIQUIRRIN, MARÍA GUADALUPE

MASAVI GIL, MARLENE

FRANCO DE CASTRO, ANA SONIA

PEDRIEL VILLARROEL, JOSÉ ALBERTO

RUIZ OBREGÓN, JUAN

CHIVITE PÉREZ, MARÍA CARMEN

ESSAID, FATIHA

NAVASCUES FERNÁNDEZ, ESTHER

CHIVITE GARCÍA, TERESA

BARROSO ACOSTA, ANABELA

Baztertuak:

–Inor ez.

Bigarrena.–Interesdunei 10 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Cintruenigon, 2024ko apirilaren 8an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2405632