78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena

Gobernu Batzarraren 2024ko apirilaren 3ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, honako oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, Berriozarko Udalean. Lanpostua C mailakoa da, eta 022 zenbakia dauka plantilla organikoan.

1.2. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, bai eta plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Berriozarko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan.

1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak eginen ditu bere mailari eta kategoriari eta deialdian eskatzen diren ikasketei dagozkien eginkizunak eta lanak.

Lanpostuaren eginkizunak, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak dira; besteak beste, Udalaren ibilgailuak erabiltzea, alor honetako lanak egiteko. Orobat, esleitu dakizkioke Garbiketa eta Lorezaintza departamentuetako lanak. Departamentu horiek Zerbitzu Anitzen mendean daude.

Lanpostuaren eginkizunak honako hauek dira, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Eraikinen eta instalazioen mantentze-lan orokorrak (pertsianak konpondu eta berritzea, ur-jarioak, zisternak aldatzea, matxura elektrikoak, lanparak mantendu eta berritzea, etab.).

–Azulejuak, baldosak, pintura eta abar aldatzea.

–Berokuntza, erradiadoreak aldatzea, purgagailuak, giltzak, etab.

–Terrazetan itoginak konpontzea, kutxatilak aldatzea, inaustea eta hustubide-kanalak garbitzea.

–Materiala erostea eta materialak eta tresnak aldatzeko proposamenak egitea.

–Iturgintzako ihesak eta matxurak konpontzea.

–Zurgintzako eta sarrailagintzako konponketak: ateak, malgukiak, ateak ixteko malgukiak, etab. aldatzea.

–Etxezaina ordeztea, hura ez dagoenean.

–Etxezaintzan laguntzeko eginkizunak, zehazten den ordutegietan eta eguneko uneetan.

–Agintzen zaion beste eginkizun edo lan oro, lanpostuarekin lotura badu eta haren mailaren eta kategoriaren barnean badago.

2.–Baldintzak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, batxilergo titulua, lanbide heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Euskaraz jakitea, eta ahozko C1 maila eta idatzizko B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Titulu edo ziurtagiri horrek agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den titulu-zerrendan, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko du.

Orobat frogatzen ahalko da eskatutako jakite mailaren proba espezifikoa eginda, 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta mendeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua).

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoaren zerbitzutik kendua ez izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, bai eta hautapen prozesuak iraun bitartean eta lanpostuaren jabetza hartu arte ere.

3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/). Aukeran, NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".

Halaber, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak) hau ematen da aditzera: "Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko".

Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera 2.1. oinarrian zehaztutako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideari honako agiri hauek erantsiko zaizkio, behar bezala bete ondotik:

a) Indarreko nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

Europar Batasuneko beste estatuetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarra duena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.

Espainiako herritarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontide direnek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak (izanez gero, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).

b) 2.1. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

c) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25,88 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: La Caixako ES84 2100 5184 5422 0009 8217). Dirua sartzean, hau adieraziko da: "mantentze-lanetako ofiziala" eta, ondoren, izangaiaren NANa. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (23. ordenantza) ezarritakoarekin bat, honako hauek egonen dira tasak ordaintzetik salbuetsita:

–%33ko desgaitasuna edo handiagoa aitorturik daukatenak.

–Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Behar den tasa ez ordaintzea nahikoa arrazoi izanen da izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko.

Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen, baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaion arrazoiren batengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

d) Euskarazko ahozko C1 mailaren eta idatzizko B2 mailaren ziurtagiri ofiziala, edo euskara maila hori egiaztatzeko proba egiteko eskabidea.

e) 6. oinarrian xedatutakoa aplikatzeko, eta denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–Organo eskudunak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

f) Lehiaketa-fasean baloratu behar diren alegatutako merezimenduen ziurtagiriak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Berriozarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Berriozarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Félix Puyo Rebollo, Berriozarko Udaleko zinegotzia.

2.–Epaimahaikidea: Rubén Gutiérrez Lacunza, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako burua.

–Ordezkoa: Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko bide-garbiketako zerbitzuaren arduraduna.

3.–Epaimahaikidea: Ricardo Pascual Ustárroz, Berriozarko Udaleko arkitektoa.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.

–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko giza baliabideetako arduraduna.

–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

Kalifikazio epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Kalifikazio epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondotik heldu den baremoaren arabera. Izangaiek merezimendu guztiak agirien bitartez alegatu eta egiaztatu beharko dituzte, hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera.

Izangaiek alegatu dituzten merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko eta puntuatuko dira:

A) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, C mailako lanpostuetan, deialdiko lanpostuaren antzekoetan (gehienez 10 puntu).

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasuna aintzat harturik.

Oharrak A) atalerako:

1.–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:

a) Bete diren lanpostuen maila, haietan eskatutako titulazioa eta lanpostuen izena;

b) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen iraupena. Lanaldi partzialean emandakoetan, egoki den zatia kenduko da.

Aurreko inguruabar horien ordez, emandako zerbitzuak balora daitezke dagokion deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasuna bakarrik kontuan hartuta.

2.–Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3.–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

4.–Langilea egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

B) Prestakuntza (gehienez 5 puntu).

Prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalen balorazioak proportzionala izan beharko du, kontuan harturik nola egokitzen diren deialdiko xede diren lanpostuen izaerara eta ezaugarrietara.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak B.1) atalerako:

a) Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

b) Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

c) Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

d) Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

e) Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

6.2. Oposizioaldia.

Hautapen prozesua bi proben bidez eginen da. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa. Proba hauen puntuazioa, gehienez, 85 puntukoa izanen da.

6.2.1. Proba teorikoa: 60 galderari erantzun beharko zaie 90 minutuan gehienez. Galderak deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak izanen dira, eta bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. 30 puntu eskuratzen ahal dira, gehienez, eta erantzun oker bakoitzeko 0,17 puntu kenduko da. Bazterturik geldituko dira proban 15 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

6.2.2. Proba praktikoa: proba praktiko bat edo batzuk eginen dira, lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin lotura dutenak, bai eta epaimahaiak lanpostuaren eginkizunekin lotuta zehaztu beharreko beste proba batzuk ere. Probari gehienez 55 puntuko balioa emanen zaio. Bazterturik geldituko dira proban 27,50 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio-ordenan, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio organo deitzaileari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.

7.3. Proposatutakoak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta, orduan, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dagoen izangaia izendatuko da.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, 7.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta harekin ere aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.–Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiakideari, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

9.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) 13. artikuluan ezarritakoarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

–Hona oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berriozarren, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. Berriozar. Udala: udalaren antolaketa eta eskumenak. Biztanleria eta geografia. Udalerriko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.

2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

3. Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko eragiketak.

4. Igeltserotza: kontzeptu orokorrak; materialak; lanabesak; zolatzea; alikatatzea; kofratzea; hormak jasotzea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.

5. Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta abar). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lur-konexiodunak zein gabekoak, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak. argiteria publikoaren instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Argien euskarrien banaketa. Kanpoan jartzen diren luminariak: motak eta ezaugarriak.

6. Kudeaketa energetikoari buruzko ezagutzak: kontsumo energetikoen neurketa, datu bilketa, energia aurrezpenen kalkulua, hobekuntzen planteamendua, ingurumen irizpideak erabiltzea ekipo eta instalazioen erosketan.

7. Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.

8. Izan beharreko kontua mantentze-lanetan eta konponketak egitean igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan eta zurgintzan. Segurtasun eta higiene arauak eraikinetan.

9. Eraikinak ebakuatzeko eta larrialdi kasuetan jarduteko arauak.

10. Ureztaketarako instalazioak. Ureztatze sareen mantentze-lanak.

11. Zurgintzako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta beste batzuk, hala nola lixak, kolak...). Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

12. Ezagutu, erabili eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko lanetako produktuak eta oinarrizko tresnak (sasi-garbitzeko makina, belarra moztekoa, aizkora, motozerra...). Kaleak eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea.

13. Garbiketako eta pinturako produktuak eta lanabesak ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea, baita hondakinak kudeatzea ere.

14. Oinarrizko ezagutzak honako hauek erabiltzeko: telefonogunea, faxa, fotokopiagailuak, koadernagailuak, ikus-entzunezko materiala eta agiriak suntsitzeko gailuak.

15. Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak.

16. Bide-segurtasuna: lehen sorospenak. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea.

17. Berriozarko Udalaren Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako ordenantza.

INSTANCIA - ESKAERA ORRIA

Don/Doña:

Jn./And:

Documento número:

Agiri zk.:

Domicilio:

Helbidea:

Localidad:

Herria:

C.P.:

P.K.:

Número de teléfono:

Telefono zk.:

Correo electrónico:

Posta elektronikoa:

Ante VD. comparece y como mejor proceda dice:

Que, vista la convocatoria realizada por el Ayuntamiento de Berriozar para la provisión mediante concurso oposición, de una plaza de oficial de mantenimiento con funciones de apoyo a conserjería,

SOLICITA:

–Ser admitido/a en la citada convocatoria, indicando:

–Que reúne todas y cada una de las condiciones exigidas, referidas a la fecha de expiración del plazo señalado para la presentación de instancias.

–Que une a la instancia, numerada del .......... al .........., la documentación exigida para participar en la convocatoria y la justificativa de los méritos alegados ordenada siguiendo el esquema de puntuación que figura en el baremo.

–Que con el fin de acreditar el nivel de euskera:

a) Tiene certificación oficial 5.

b) Solicita realizar prueba de nivel de euskera 5.

Zure aurrean agertu eta azaltzen dut:

Berriozarko Udalak deialdia egin duela mantentze lanetako ofizial lanpostua, atezaintzari laguntzeko eginkizunekin, plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

ESKATZEN DUT:

–Aipatutako deialdian onartua izatea eta, horretarako, zera azaltzen dut:

–Eskabideak aurkezteko adierazitako epea amaitzeko egunari dagokionez, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Eskabidearekin batera deialdian parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten dudala ..........(e)tik ..........(e)ra zenbakituta, eta alegatutako merezimenduen justifikazioa, baremoan agertzen den puntuazio-eskemaren arabera ordenatuta.

–Euskara maila egiaztatzeko:

a) Ziurtagiri ofiziala aurkezten dudala 5.

b) Euskara proba egitea eskatzen dudala 5.

Berriozar, (fecha / data)

(firma / sinadura)

NOTA IMPORTANTE.–En el caso de presentar esta solicitud fuera del Registro del Ayuntamiento de Berriozar, utilizando alguna de las posibilidades recogidas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015 del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, se pide que así se notifique al Ayuntamiento de Berriozar enviando un correo electrónico a berriozar@berriozar.es dentro del plazo de presentación de solicitudes, para poder hacer el seguimiento de la documentación.

INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCION DE DATOS.Responsable del tratamiento de los datos personales aquí registrados: Ayuntamiento de Berriozar. Finalidad: selección de personal para la provisión de puestos de trabajo objeto de esta convocatoria. Derechos: acceso, rectificación, supresión. Más información en la base 9 de la convocatoria.

OHAR GARRANTZITSUA.–Eskaera hau Berriozarko Udalaren Erregistrotik kanpo aurkezten bada Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz, Berriozarko Udalari horren berri ematea eskatzen da, berriozar@berriozar.es helbidera mezu bat bidaliz eskaerak aurkezteko epearen barnean. Garrantzitsua da agirien jarraipena egin ahal izateko.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO ARGIBIDEAK.Hartutako datu pertsonalen tratamendu-arduraduna: Berriozarko Udala. Xedea: deialdi honen helburua diren lanpostuak hornitzeko langileak hautatzea. Informazio gehiago deialdiaren 9.oinarrian.

Iragarkiaren kodea: L2405552