78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1165/2024 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 1eko 30/2023 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia onetsi zen, eta haren 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2024ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12:00etatik aurrera, eta 3 egun gehiago. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2024an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako jaiegunak zehaztu ondoren Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 168/2023 Ebazpenaren bidez (organo beraren urtarrilaren 30eko 36/2024 Ebazpenaren bidez aldatua), bidezkoa da herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea. Izan ere, egun horiek oinarri harturik, eta aplikatuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 1eko 30/2023 Foru Aginduaren 1.2 artikulu horretan ezarritakoa, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 1eko 30/2023 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko egunak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2024

Abartzuza

Abuztuaren 16a

Ablitas

Irailaren 2a

Oibar

Abuztuaren 16a

Allo

Abuztuaren 22a

Altsasu

Irailaren 12a

Antzin

Uztailaren 27a

Andosilla

Irailaren 8a

Agoitz

Abuztuaren 12a

Arguedas

Abuztuaren 5a

Aribe

Irailaren 7a

Arroitz

Irailaren 10a

Artaxoa

Irailaren 8a

Auritz

Ekainaren 24a

Aurizberri

Abuztuaren 24a

Aiegi

Irailaren 3a

Azagra

Irailaren 8a

Bera

Abuztuaren 5a

Berbintzana

Abuztuaren 16a

Beriain

Irailaren 6a

Buñuel

Abuztuaren 16a

Cabanillas

Abuztuaren 16a

Cadreita

Uztailaren 16a

Caparroso

Irailaren 2a

Cárcar

Irailaren 9a

Zarrakaztelu

Abuztuaren 7a

Cascante

Irailaren 1a

Kaseda

Irailaren 6a

Castejón

Ekainaren 28a

Cintruénigo

Irailaren 9a

Corella

Irailaren 30a

Cortes

Irailaren 30a

Deikaztelu

Abuztuaren 28a

Doneztebe

Ekainaren 29a

Elizondo (Baztan)

Uztailaren 26a

Espartza Zaraitzu

Abuztuaren 3a

Ezkirotz

Abuztuaren 16a

Lizarra

Abuztuaren 5a

Etxarri Aranatz

Abuztuaren 5a

Ezkaroze (Zaraitzu)

Uztailaren 19a

Faltzes

Abuztuaren 12a

Fitero

Irailaren 16a

Fontellas

Irailaren 7a

Funes

Abuztuaren 9a

Fustiñana

Abuztuaren 7a

Goizueta

Abuztuaren 16a

Gorraitz (Eguesibar)

Irailaren 9a

Uharte

Irailaren 16a

Izize

Irailaren 23a

Irurita (Baztan)

Maiatzaren 16a

Irurtzun

Uztailaren 20a

Izaba

Uztailaren 26a

Iturmendi

Uztailaren 16a

Lakuntza

Abuztuaren 25a

Larraga

Abuztuaren 6a

Larraintzar (Ultzama)

Abuztuaren 6a

Leitza

Abuztuaren 11

Lekunberri

Urriaren 10a

Lerin

Abuztuaren 16a

Lesaka

Uztailaren 8a

Lezaun

Ekainaren 29a

Lodosa

Uztailaren 31

Los Arcos

Abuztuaren 15a

Irunberri

Abuztuaren 31

Martzilla

Abuztuaren 24a

Mélida

Abuztuaren 20a

Mendabia

Abuztuaren 24a

Mendigorria

Abuztuaren 16a

Milagro

Irailaren 4a

Miranda Arga

Abuztuaren 24a

Monteagudo

Abuztuaren 16a

Murchante

Abuztuaren 16a

Nagore

Irailaren 30a

Nabaskoze

Abuztuaren 4a

Noain (Elortzibar)

Abuztuaren 22a

Otsagabia

Irailaren 7a

Olazti

Uztailaren 26a

Erriberri

Irailaren 14a

Orkoien

Ekainaren 20a

Oronoz (Baztan)

Abuztuaren 13a

Ororbia

Abuztuaren 26a

Orotz-Betelu

Abuztuaren 13a

Azkoien

Irailaren 1a

Gares

Uztailaren 25a

Ribaforada

Abuztuaren 24a

Erronkari

Abuztuaren 15a

San Adrián

Uztailaren 25a

Zangoza

Irailaren 12a

Santakara

Abuztuaren 15a

Sartaguda

Abuztuaren 7a

Sesma

Abuztuaren 26a

Tafalla

Abuztuaren 16a

Tutera

Uztailaren 26a

Urrotz-Hiria

Abuztuaren 16a

Valtierra

Abuztuaren 18a

Viana

Uztailaren 24a

Alesbes

Irailaren 16a

Villatuerta

Abuztuaren 16a

Ziordia

Irailaren 7a

Zubiri (Esteribar)

Abuztuaren 7a

Zudairi (Ameskoabarrena)

Abuztuaren 24a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko atalean ezarritakoaren arabera. Beraz, honako egun hauek hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2024

Antsoain

Irailaren 16a

Barañain

Ekainaren 27a

Berriozar

Abuztuaren 29a

Burlata

Abuztuaren 16a

Mutiloa

Ekainaren 20a

Atarrabia

Urriaren 6a

Zizur Nagusia

Irailaren 14a

3. Oieregin lan egiten duten Ingurumena Zaintzeko Ataleko langileen kasuan, herriko jaietako zaindariaren egunari dagokion jaieguna izanen da Lesakako herriarentzat ezarrita dagoen egun bera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2405064