77. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 17a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2024ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2024ko martxoaren 31n bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2024. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2024ko apirilaren 23an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2405699