76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamenduan. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, eta horren testua, xedapen zatian, jarraian transkribatzen da, kalterik egin gabe idazten den akta onestearen ondoriozko behin betiko testuari:

Horri buruz emandako irizpena irakurri da.

Ikusi da Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua aldatzeko proposamena, eta entzun zaio Kirolaren Kontseilu Sektorialari, Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamenduaren 26. artikuluaren arabera. Horiek horrela, Kiroletako eta Jarduera Fisikoko Informazio Batzordeak, iragan urriaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen osoko bilkurari aldeko txostena ematea honako erabaki hau hartzeko:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamenduaren 6. artikuluaren b) apartatuaren aldaketa hau:

"b) Kontseiluko buruordea: 9. artikuluaren arabera hautatutako pertsonak hartuko du kargu hori bere gain.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan iragarri ondoan, bizilagun eta interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak. Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Beste interbentziorik ez dagoenez, aho batez onartu da.

Zizur Nagusian, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2404932