76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa ez-funtsezkoa jarduera sailkatuan

Sustatzailea: Crazypet SL.

Aurreko jarduera: maskotendako produktu eta zerbitzuen denda eta albaitaritzako klinika.

Egungo jarduera: animalia txikien eta produktu osagarrien denda eta albaitaritzako klinika.

Tokia: Ardoi sektoreko L-6.4 lurzatia.

Aldaketaren onespena: Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 15ean egin bilkuran.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoarekin. Dekretu horren bidez, hain zuzen, onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2404925