76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, ordenantza honen I. eranskinean: Ordenantza, euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, ordenantza baten I. eranskina aldatzeko. Ordenantza horrek, hain zuzen, arautzen ditu euskararen erabilera eta sustapena Zizur Nagusiko udal esparruan.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2404915