76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 11. Ordenantza Fiskalaren bosgarren artikuluan (tarifak). Ordenantza horrek tasak arautzen ditu udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2024ko martxoaren 25ean.–Jarduneko alkatea, titularra ordeztuz, María Garín Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2405157