76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Horrela, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori guztia, bete dadin Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Villatuerta.

Villatuertan, 2024ko martxoaren 25ean.–Jarduneko alkatea, titularra gaixo dagoelako, María Garín Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2404908