76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko U.14 unitatearen 40A. eta 40B. lurzatien xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa baten aldaketa. Xehetasun-azterketa horrek eragiten die Gorraizko U.14 unitatearen 40A. eta 40B. lurzatiei. Javier Lana Moreno arkitektoak idatzi du, eta sustatzailea Alfredo Irigoyen Jorajuría da.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatutako xehetasun-azterketa, eranskin gisa, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405599