76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2024. urtean kultur jarduerak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 752393.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/752393).

–Helburua eta xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko, norgehiagoka araubidean, Eguesibarko kontzejuei. Jarduera horiek 2023ko azaroaren 8tik 2024ko azaroaren 7ra bitartekoak izan behar dute.

1.2. Dirulaguntzak pizgarri izan nahi du, kontzejuek kultura susta dezaten Eguesibarren.

1.3. Ez dira diruz lagunduko kontzejuetako besten kariaz egiten diren kultur eta arte jarduerak, salbu eta Kultur Arloak ibar osorako interes kulturala dutela erabakitzen badu, haien garrantzia dela medio.

–Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Dirulaguntzen onuradun izan daitezke Eguesibarko kontzeju guztiak, seigarren oinarrian ezarritako moduan eta dokumentazioarekin eskatzen badute.

2.2. Kontzejuak beste erakunde publiko edo pribatu batek ematen dituen bekak edo laguntzak jasotzen ahalko ditu.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2405352