76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gastronomia eta josteta elkartea.

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamendua (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 8/2024/AACC.

Sustatzailea: La Novena CB.

Jarduera: gastronomia eta josteta elkartearen jarduera ezartzea.

Tokia: Concarera kalea 12, behea eta sotoa, sarbide zuzena izanik Cortadores kaleko atzealdetik (5. poligonoa, 1262. lurzatia, 1. azpiarea, 4. eta 1. unitatea).

Tuteran, 2024ko martxoaren 4an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2405447