76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Gora jotzeko 23-02444 errekurtsoa, laborantzako herri-lurren banaketari buruz

Santakarako Udaleko alkate Miguel Ibiricu Varonak, 2024ko apirilaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2024ko martxoaren 6an jakinarazitako probidentzia bat, Jorge Ibiricu Larramendik jarritako gora jotzeko 23-02444 errekurtsoa, 2024ko otsailaren 27koa, helarazten duena, eta Santakarako Udalari agintzen diona espedientea igortzeko erabakiaren ebazpena jakinaraz dezala eta Auzitegiari administrazio-espedientea igor diezaiola (aipatu errekurtsoak aurka egiten dio Santakarako Udalak 2023ko azaroaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabaki bati, zeinak ez baitzuen onartzen berrikus zedin onartuen behin betiko zerrenda eta laborantzako herri-lurren banaketa onesteko erabakia),

EBATZI DUT:

Lehena.–Administrazio-espedientearen kopia igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, osorik, folioduna eta autentifikaturik.

Bigarrena.–Erabakia jakinaraztea espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiei eta, halaber, haiek epatzea hamar egun baliodunean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpenik izan ez duten interesdunek agertzeko aukera izan dezaten.

Santakaran, 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2405306