76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat San Adriango 3. poligonoko 1185. lurzatian (Montecillo kalea 1), Idoia Rodríguez Falcesek eta Enrique Rodríguez Pérezek sustatua, egun indarrean diren hirigintza-determinazioak aldatzeko. Horren xedea, hain zuzen, lurzatiaren lerrokadurak aldatzea da.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405301