76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Ordenantza fiskala, arautzen duena ur gaziaren aprobetxamendua udalerrian. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Jaizko udalerrian ur gaziaren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Eguzki plazako 2 zenbakian, bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2023ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2405307