76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Aldaketa, Horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 2an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuak emateagatiko kuotak, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Industriarako erabilera.

  • Horniduraren kuota finkoa: 21 euro hiruhilekoan.
  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 1,05 euro.
  • Saneamenduaren kuota finkoa: 21 euro hiruhilekoan.
  • Industriarako hargunea, hazbete bateraino: 371,59 euro.
  • Industriarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 390,60 euro.
  • Industriarako hargunea, gainerakoak: 400,50 euro.
  • Suteetarako hargunea, hazbete bateraino: 371,59 euro.
  • Suteetarako hargunea, 2,5 hazbeteraino: 390,60 euro.
  • Suteetarako hargunea, gainerakoak: 400,50 euro.

–Etxeko erabilera:

  • Horniduraren kuota finkoa: 12 euro.
  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoa, 0,90 euro.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2024ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2405338