76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalezko gai eraldatuak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Espediente zenbakia: 1110/2023.

Sustatzailea: Estampaciones Chevi SL.

Jarduera: metalezko gai eraldatuak.

Tokia: El Escopar industrialdea z.g. (1. poligonoko 1183. lurzatia).

Azkoienen, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2405448