76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea, Julio Caro Baroja DBHI ikastetxean

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 21ean:

REV 21-ENE-24 (55/EV).

«Ikusi da Hezkuntza Departamentuak sustatutako LIO/2023/3133 espedientea, JULIO CARO BAROJA DBHI (Biurdana kalea 2) ikastetxearen eraikinerako obra-lizentziak eskatzeko eta haren jarduera sailkatua legeztatzeko. Halaber, ikusi dira udal txosten teknikoak, eta horiek horrela, EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Obrak izanen dira eskatutakoaren araberakoak, eta funtsezko aldaketaren bat edo obra osagarriren bat egiten bada, beste deklarazio edo lizentzia bat beharko da.

Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2024ko otsaila) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Instalatu eta uneoro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilera-segurtasuneko neurriak –proiektuan eta eranskinean jasotakoak, alegia–, bai eta establezimenduko neurriak ere, suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Ur hargune ekipatuak instalatuko dira okupatu daitezkeen puntu guztietan, kontuan hartuta ezin direla 25 m baino gehiago egon edozein puntu babesgarritik hurbilen dagoen harguneraino, bat etorriz 513/2017 Errege Dekretuarekin (Suteen aurkako Babes Instalazioen Erregelamendua).

Argiztapenak, izan normala edo larrialdikoa, bete beharko du Eraikingintzaren Kode Teknikoaren 4 SUA agirian xedatutakoa.

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta CO2koek 34B eraginkortasuna.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Baoek, eskailerek, desnibelek edo barandek, erortzeko arriskua badakarte, babestuta egon beharko dute, bat etorriz horretarako xedatuta dagoenarekin Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 75. eta 82. artikuluetan eta DB-SUA-1 agirian. Karelei eta barandei dagokienez, baoek ezin dute izan 12 cm-tik gorakoak, eta zolaren mailako zirrikituek 5 cm-tik beherakoak izan behar dute.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 4 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405185