76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Tatuajea eta piercinga

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 21ean:

REV 21-MAR-24 (56/EV).

«Ikusirik LIO/2023/2634 espedientea, Fernando Zabalza Garayoak sustatua, Jaione Barbarin Aguayo ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat egokitzeko tatuaje eta piercingerako, Tutera kaleko 17an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eginen dira eskatutakoaren arabera, bai eta atxikitako agirien eta hemen adierazitako baldintzen arabera ere. Hortaz, obra osagarriren bat egiten bada, beste izapide batzuk egin beharko dira.

Lizentzia honek ez du bide ematen zangarik edo bestelako obrarik egiteko bide publikoan. Horrelakorik egin nahi izanez gero, bereiz izapidetuko dira, eta egin baino lehen.

Iturgintza, saneamendu eta aireztapen instalazioetan, besteak beste, aldaketak eginen dira haien funtzionamenduak mugak ez gainditzeko moduan zarata-mailari eta bibrazioei dagokienez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa.

Instalatu eta une oro mantenduko dira beharrezko instalazioak eta ekipamenduak suteen aurka babesteko, bai eta larrialdietarako argiak eta seinaleak ere. Horiek guztiek bete beharko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SI eta DB-SUA agirietan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den gainerako araudi espezifikoan ezarritakoa.

Larrialdietako argiek Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SUA4 agirian ezarritako ezaugarriak eduki beharko dituzte. Orobat, ebakuazio bideetako larrialdietako argiak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon; lurretik 2 eta 2,20 metro arteko tartea utzita jarriko dira, eta sabaiaren azpitik 30 cm-ra baino gehiagora. Hori guztia, bermatzeko funtzionatuko dutela nahiz eta sabaian ke-geruza bat eratu.

Aireztapen-instalazioak eta instalazio termikoak egiteko, beteko dira honako hauek dakartzaten eskakizunak: Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete behar dituzten eraginkortasun energetikoko eta segurtasuneko eskakizunak.

Behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritarakoarekin bat.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan. Dena den, sortutako hondakinen kantitateak egon beharko du aplikazio-eremuaren barnean.

Obrak egiten diren bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira bitarteko osagarriekin, horretarako lizentzia izapidetu beharko da aldez aurretik (salbuespena edukiontzia izanen da, hala xedatuta baitago dagokion udal ordenantzan).

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik (errotuluak barne). Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.

Fatxadan errotuluak jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405184