76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Elkarte baten egoitza, tabernarekin (sukaldearekin) eta hitzaldi-aretoarekin

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 21ean:

REV 21-ENE-24 (53/EV).

«Ikusi da Juan Urrutia de Errazquinek, ORFEYBG Nafarroako bulgariarren kultur elkartearen izenean, sustatutako LIO/2023/562 espedientea, jarduera sailkatu baterako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko. Hain zuzen ere, lokal bat egokitu nahi da, elkartearen egoitza izan dadin, tabernarekin (sukaldearekin) eta hitzaldi-aretoarekin. Tokia Juslarrocha kaleko 14a da, beheko solairuan. Udal txosten teknikoak ere ikusi dira, eta horiek horrela,

EBATZI DUT:

1.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da. 2023-07-04an, 2023-11-29an eta 2023-01-25ean aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesanik gertatuz gero.

Lizentziek balio dute aurkeztutako dokumentazio teknikoan jasotako obra guztietarako, fase bereizirik gabe.

Lokalaren edukierak 68 pertsona du muga.

Jarduerak funtzionatzeko duen ordutegia izanen da taberna bati dagokiona, 201/2002 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera edo hura ordezten duen arauaren arabera (foru dekretu horrek arautzen du ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra).

Proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak instalatu eta une oro mantenduko dira, eta horiek Eraikuntzako Kode Teknikoko DB SI - Suteetarako Segurtasuna Oinarrizko Dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa beteko dute.

Solairuarteko eta eskailerako egiturazko elementuek (habeak, forjatuak eta zutabeak), gutxienez, suarekiko R120 erresistentzia izanen dute, kontuan hartuta lokalaren erabilera eta eraikinaren ebakuazio-altuera (3.1 taula, SS 5 sekzioa, SS OD, EKT).

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).

Komun irisgarriak beharrezko ekipamendua izanen du, DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzen arabera.

Iruñerriko Mankomunitatearen txostenaren kopia erantsi da (2023-05-05ekoa), bete daitezen bertan lizentzia-baldintza gisa agertzen diren baldintzak.

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.

Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Obrak egitean, bete eginen dira indarreko araudian ezarritako zarata-mailak. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 18 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da obra-bukaerako eta jarduera martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.

2.–Baimentzea jabari publikoa okupatzea espedientean jasotzen diren obrako elementu osagarriekin, honako baldintza hauek ezarririk:

Baimendutako okupazioa 54 m²-koa da, hesiarekin, eta 12 m²-koa aldamioarekin, 10 hilabetez.

Okupatu aurretik, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio, ibilgailuen eta oinezkoen trafikoaren eskarietara egokitzeko.

Udalak hala eskatuz gero, bide publikoan dauden elementuak kendu beharko dira.

Okupazioa behar bezala seinaleztatu beharko da, eta segurtasun-baldintza egokiak bermatu beharko dira.

Obran, aurkeztutako planoaren arabera, une oro egonen da itxitura edo hesi bat, akabera uniformea eta duina izanen duena. Okupatzeko lizentzia jabari publikoko zer lursailerako eskuratu den, lursail horretako azalera soilik okupatzen ahalko da. Gutxieneko altuera 2 m-koa izanen da, une oro bermatuko da eustea eta egonkortasuna, eta ez du izanen oinezkoentzako arriskutsuak izan daitekeen irtengunerik.

Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da Ogasun Alorrean eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorrean, eta bertan jaso beharko dira denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua, dagozkion tasak likidatzeko. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (ordenantza fiskal arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405170