76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Nutrizioa, formazioa eta gimnasioa

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko otsailaren 13an:

REV 13-FEB-24 (26/EV).

«Ikusi da LIO/2023/3093 espedientea, Ebrotec Estudios Y Proyectos SLk sustatua Álvaro David Landaluce Bastidaren izenean. Espediente horretan, jarduera sailkatu baterako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzen dira, lokal bat egokitu nahi baita entrenamendu pertsonalerako produktuak saltzeko: nutrizioa, formazioa eta gimnasioa (Fuente del Hierro kalea 27, beheko solairua, 6). Udal-txosten teknikoak ere ikusi dira, eta horiek horrela,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2024ko urtarrila) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 2 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak egunean zehar eginen dira, 7:00ak eta 23:00ak bitarte.

Lokalaren gehieneko edukiera: 21 pertsona.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405119