76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Osasun-jarduera duen gimnasioa

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko azaroaren 5ean:

RUV 05-NOV-23 (14/UV).

«Ikusirik LIO/2023/1481 espedientea, Pablo Basterra Ederrak sustatua, Electro Gymn SL ordezkatuz. zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat egokitzeko osasun-jarduera duen gimnasiorako (fisioterapia), Felipe Gorriti kaleko 39an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

A) Obrak eta jarduera.

Lanak eginen dira eskatutakoaren arabera, bai eta atxikitako agirien eta hemen adierazitako baldintzen arabera ere. Obra osagarriren bat egiten bada, beste izapide batzuk egin beharko dira.

Ekipamendu mekanikoek nahiz jarduerak berak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak. Aipatutako araudiaren immisio-mugen barruan mantenduko dira aireko zarata, inpaktu-zarata eta bibrazioak, eta arreta berezia jarriko da jardueraren ondoan dauden etxebizitzetan.

Lizentzia honek ez du barne hartzen fatxadan errotuluak jartzea. Jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 6 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Egunean zehar funtzionatuko du, 7:00etatik 23:00etara bitarte.

Lokalaren gehieneko edukiera: 31 lagun.

B) Bide publikoaren okupazioa.

Jabari publikoaren okupazioari dagokionez, eremua behar bezala seinaleztatuko da, eta oinezkoen pasabideak zabalera nahikoa izan beharko du. Gainera, bermatu egin beharko da eraikineko lokal, atari eta beste edozein sarbide edo irteera libre egon daitezen.

Erabiliko diren konponbideek oinezkoen zirkulaziorako baldintza egokiak bermatu beharko dituzte.

Udalak eskatzen badu, okupazioa kendu beharko da.

Jabari publikoa okupatu baino lehen Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio, okupazioa egokitzeko oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren beharren arabera.

Zuhaitz, parterre edo beste landare-elementuren bat ukitzeko aukera badago, Udaleko Lorategi Zerbitzuari deitu beharko zaio.

Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da, eta bertan jaso beharko dira dagozkion tasak likidatu ahal izateko denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (Ordenantza Fiskal Arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405118