76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Beire etorbideko 18tik 22ra bitarteko etxebizitzak ukitzen dituena. Behin betiko onespena

Honen bidez, aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin oso bilkuran, behin betiko onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat, Beire etorbideko 18tik 22ra bitarteko etxebizitzak ukitzen dituena. Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da plangintza-tresna horren aurka honako errekurtso hauek jar daitezkeela: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitalpen honen egunetik hasita; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405300