76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2024ko lan egutegia eta egun baliogabeak

Murchanteko Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 27ko 73/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau eman du:

Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Murchanteko Udalaren bulegoetan eta langile guztientzat 2024an izanen diren jaiegunen lan egutegia. Hona hemen:

Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2024. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: San Roke (herriko jaia).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Murchanteko Udalaren erregistro orokorra 11:00etik 14:00era egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Sei eguneko diferentzia sortzen denez, Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan:

–Abuztuaren 14a, 19a, 20a eta 21a.

–Abenduaren 26a eta 27a.

Laugarrena.–Bulegoetako langileek eta gainerakoek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2024an guztiei aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta 1.592 orduko lanaldi banaketa ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Murchanteko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Murchanteko Udaleko osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Murchanteko Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Murchanten, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2405171